Ospakizuna
Kontzertuak eta kale animazioa Bilbon, Musikaren Europako Egunean
Agentziak | Erredakzioa
Ekainaren 21ean, asteazkenarekin, Musikaren Europako Eguna ospatuko da, eta Bizkaiko hiriburuko kaleetan musikaz gozatzeko aukera egongo da.
Bilboko Udalak Musikaren Europako Egunarekin bat egingo du datorren asteazkenean, hilak 21, eta kontzertuak eta kale animazioa egongo dira Indautxu plazan eta Egaña kalean.
Udaletik jakinarazi dutenez, goizez, 12:30etik aurrera, eta arratsaldez, 18:00etatik 22:00etara, garatuko dute jarduera programa, jendearen joan-etorri handieneko ordu tarteetan.
Bilboko Txistularien Bandak, Mr. Jam musika ikastegiak, BilbaoMusikako taldeek eta Granujas a Todo Ritmo eta Marmara kale musikako taldeek hartuko dute parte Musikaren Europako Eguneko ospakizunetan.
Gainera, Barre konpainiak kale animazioko hainbat ikuskizun egingo ditu egun horretan.