'KlasikAT'
Michel Camilo, EOSekin batera biran
Erredakzioa
Jazz piano-jotzailea Bilbon (Campos Elíseos antzokia), Iruñean (Baluarte), Donostian (Kursaal) eta Gasteizen (Antzoki Zaharra) izango da aste honetan, Ruben Gimenoren gidaritzapean.
Michel Camilo&' || 'nbsp;jazz latinoa egiten duen pianistak lau kontzertu eskainiko ditu aste honetan Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera. Hauek dira kontzertuen datak:&' || 'nbsp;Irailaren 7an, Bilboko Arteria Campos Eliseos Antzokian; 8an,&' || 'nbsp; Iruñeko Baluarten;&' || 'nbsp;9an, Donostiako Kursaalen; eta 10ean, Gasteizko Antzoki Zaharrean. Ruben Gimeno izango da zuzendaria.
Camilok eta Gimenok aurkeztu dituzte gaur kontzertuok prentsaurrekoan, Iñigo Alberdi Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusiarekin batera. Elkarlanean aritzeko gogo bizia plazaratu du Camilok ekitaldian, eta ''''magia hutsa'''' bezala definitu du elkarlan horren emaitza. Komunikabideen aurrean jakitera eman duenez, bere konposizioak interpretatzeko ''''instrumentu bikaina'''' da orkestra. Musika mota ezberdinak eskaintzeaz ere aritu da Camilo, eta XXI. mendean musiken arteko hormak erori egiten direla ere gaineratu du. ''''Hurreratze prozesuek emaitza oso aberatsak izaten dituzte'''', esan du.
Ruben Gimeno, Valleseko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria, ere elkarlan horren inguruan aritu da aurkezpenean. ''''Piano-jotzaile ezagunaren freskotasunak eta sentsibilitateak EOSen errepertorioak izan ohi duen seriotasuna apurtzen lagunduko dute'''', esan du. Hori da, hain zuzen ere, KlasikAT programaren helburua.
Santo Domingon jaioa, teknika izugarria du Michel Camilok eta bere melodiek Afrikako eta Karibeko doinu jazzistikoak ekartzen digute gogora, Euskadiko orkestrak jakinarazi duenez. 18 grabazio egin ditu bere ibilbidean, eta, besteak beste, Grammy sari bat eta bi Grammy Latino ditu.
KlasikAT zikloa irekiko duten kontzertuetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, 15 euroko prezioan.