Itxi

Jaialdiak

Sónar Chicagora heldu da

Erredakzioa

Musika Ausarten eta Arte Multimediaren Nazioarteko Jaialdia Estatu Batuetan ospatuko dute lehen aldiz, Bartzelonan 14 edizio egin ostean.

Sónar jaialdia Chicagora heldu da, Bartzelonan 14 edizio eta A Coruñan beste bat, arrakasta handiz, egin ostean. Musika Ausarten eta Arte Multimediaren Nazioarteko Jaialdiak Estatu Batuetara egin du salto, mundu mailan ezagutara emateko esperantzarekin. Ostegunean haisko da eta hainbat ekitaldi izango dira Chicago hirian larunbatera arte.

AEBetako hirian lehen aldiz ospatuko da jaialdia, esan bezala, eta esperimentazio elektronikoa eta bere adarrak izango ditu ardatz. Bi espazio nagusitan izango da:&' || 'nbsp;Jay Pritzker Pavillion eta Chicago Cultural Center ospetsuan.

Musikari dagokionez, Kid Koalaren (mundu mailako DJ&' || 'nbsp;ezagunenetariko bat) emanaldia goraipatu behar da, The Slew taldearekin batera arituko baita. Gainera, Bradien, Oval, Nosaj Thing Visual Show, Faraón eta La Chambre des Machines izango dira, besteak beste.

Gainera, &' || 'nbsp;SonarCinema eta Sonar Club Night zikloak izango dira, eta baita hainbat hitzaldi ere bai.