Itxi

'Basque Ravel Bolero'

Labeque ahizpek ‘Ravelen Boleroa’ zabalduko dute Europan zehar

eitb.eus

Leer en Castellano

Lapurtar pianistek Europako bira egingo dute, Oreka TX, Eñaut Elorrieta eta Thierry Biscary lagun dituztela. XVI. mendetik honako euskal konpositoreen lanak grabatzen ere badihardute.

Katia eta Marielle Labeque ahizpek Maurice Ravel lapurtar konpositorearen lan mitikoa berrirakurri dute, beren jatorri den musika klasikotik haratago, eta hainbat jaialditan aurkeztuko duten ikuskizuna prestatu dute: “Basque Ravel Bolero”.

Ikuskizuna hainbat euskal musikari eta abeslarirekin elkarlanean ondu dute Labeque ahizpek, eta Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartariak (Oreka TX), Thierry Biscary Kalakan taldeko kide ohia eta Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi) dituzte bidaide lan honetan bi pianistek eta Raphael Seguinier perkusio-jotzaileak.

Urrira bitartean, Austrian, Alemanian, Frantzian eta Suitzan taularatuko dute uztailaren 28an Jazz in Marciac jaialdian aurkeztu zuten ikuskizuna.

Disko berria

Halaber Labeque ahizpek disko berria grabatzen dihardute, Erroman, Donostian eta Azkoitian, eta XVI. mendetik honako euskal konpositoreen hainbat lan jasoko dituzte bertan: Sarasate, Ravel, Aita Donostia… Deutsche Grammophon zigiluak argitaratuko du diskoa.