Kontzertua
U2, ikusgarri Donostian
Ikuskizun ikaragarria eskainiz, Irlandako taldeak aho zabalik utzi zituen atzo Anoetan bildutako 45.000 zaleak.
U2 taldeak Donostia konkistatu zuen ikuskizun estralurtarrar ikaragarriarekin. Anoetako agertokira 22:00ak aldera igo zen laukotea. Bira honetako bigarren fasean jotzen ari diren abesti berrietako batekin hasi ziren ("The return of the stingray guitar") eta Bonok "Qué pasa" batekin agurtu zituen bertaratutako 45.000 lagunak. Gero "Beautiful Day" etorri zen. Gerora, "Kaixo, we know that we are in the mystical San Sebastian!" (Kaixo, badakigu Donostia mistikoan gaudela) esan eta publikoa zoratu egin zen. Bono, The Edge eta Adam Claytonek No Line on the Horizon diskoko abestiak jo zituzten, baina baita 30 urteko ibilbideko klasikoak ere ("Walk On", "Get on your boots", "MLK", "Where the streets have no name", "One" edota "Spanish Eyes", azken hau 2001eko abuztutik lehen aldiz jo dute).
"What time is it in the world?" ("Zein ordu da munduan?") esaldia izan da kontzertu osoan gehien errepikatu dutena. Orduen eta erlojuen erreferentzia ugari ere agertu ziren pantaila zirkular erraldoian eta, ikuskizunaren amaiera aldean eman zion erantzuna Bonok galdera horri: "It''s show time!" ("Ikuskizunaren ordua da!"). Agertoki ikusgarriak beste planeta batekoa zirudien eta espazioaren erreferentziak etengabeak izan ziren kontzertuan. Une batzuetan argi-kanoiak zerurantz bideratu zituzten. Eta nazioarteko espazio-estazioko kide baten hitzak ere entzun ahal izan ziren.
Hotz egiten zuen Anoetan (12 bat gradu) baina giroa bero zegoen. Jendea oso hurbil izan zuen unero Bono abeslariak eta 25 abesti jo zituzten U2 taldekoek. Publikoko neska bat taula gainera igo dute eta hari abestu zion kantari irlandarrak. Dublingo laukotearen kontzertuetan ohikoa denez, giza eskubideen aldarrikapenek ere izan zuten lekua emanaldian. Aung San Suu Kyi ekintzaile birmaniarra eta Teheran ere aipatu zituzten "Sunday Bloody Sunday" abestiarekin batera. Ondoren, "Walk on" abestiarekin Amnesty International erakundeko kideak agertu ziren lanpara batzuk eskuetan zituztela. "One" kantaren aurretik, berriz, Desmond Tutu apaiz eta bakezale hegoafrikarraren bideo bat jarri zuten. Une batzuetan Bonoren hitzak azpititulu bidez itzultzen saiatu ziren baina ez zaie oso ongi irten saiakera hori, akats tipografiko ugari batitzituen eta gaztelaniara hitz solte batzuk bakarrik itzuli baitzituzten."With or without you" eta "Moment of surrender" izan ziren gaueko azken kantuak.&' || 'nbsp; Bi ordu pasatxo eman zituzten agertoki gainean.
Duela 34 urte U2 taldekoek lehen aldiz elkarrekin jo zutela, Larry Mullen Jr.-en gurasoek Dublinen zuten etxe batean. Hori gogorarazi du Bonok pare bat aldiz Donostiako kontzertuan. U2ren hirugarren bisitaldia izan da Gipuzkoako hiriburuan, 1992ko maiatzaren 14an eta 2005eko abuztuaren 9ko kontzertuen ostean.
Aurretik, Interpol New Yorkeko taldea aritu da ia ordu betez, argitaratu berri duten izen bereko diskoko abestiak jotzen. U2 taldeko abeslariak eskerrak eman dizkio talde estatubatuarrari atariko lan bikaina egiteagatik.
Hauxe izan zen kontzertuko kantu-zerrenda osoa:
"The return of the stingray guitar"
"Beautiful day"
"I will follow"
"Get on your boots"
"Magnificent"
"Mysterious ways"
"Elevation"
"Until the end of the world"
"Still haven''t found what I''m looking for"
"Spanish eyes"
"Mercy"
"In a little while"
"Miss Sarajevo"
"City of blinding lights"
"Vertigo"
"I''ll go crazy''''
"Sunday bloody sunday"
"MLK"
"Walk on"
"One"
"Where the streets have no name"
"Hold me, thrill me, kiss me"
"With or without you"
"Moment of surrender"