Kontzertua
'Los chicos del coro', urriaren 29an Bilbon
Erredakzioa
Christophe Barratier zinemagilearen 'Los chicos del coro' izeneko filmeko soinu banda egin ostean arrakasta handia lortu zuten eta milioi bat eta erdi disko saldu zituzten.
Lyongo Los chicos del coro abesbatza gaztea Bilbon izango da, Campos Eliseos Antzokian, hain zuzen ere:&' || 'nbsp;urriaren 29an bi sesio eskainiko dituzte, 19:00etan eta 21:00etan.
1986an sortu zuen Nicolas Porte zuzendariak eta 2004an lortu zuen arrakasta, Christophe Barratier zuzendariaren Los chicos del coro filmean abestu baitzuten.
10 eta 15 urte bitarteko 40 neska zein mutilek osatzen dute, Lyongo San Marco zentroan ikasten dute. Milioi eta erdi disko saldu dituzte eta Bilbon izango dira, Europa mailako biraren baitan.&' || 'nbsp;