Itxi

Ostegunean eta ostiralean

BOSek Halffter, Albeniz eta Mahler omenduko ditu denboraldi hasieran

Erredakzioa

Halffterren 80. urtebetetzea eta Albeniz eta Mahler konpositoreen jaiotzaren 150. urteurrena ospatuko dituzte.

Ostegunean, urriaren 7an, denboraldi berriari ekingo dio Bilboko Orkestra Sinfonikoak. Lehen emanaldi honetan Cristobal Halffter (1930), Isaac Albeniz (1860-1909) eta Gustav Mahler (1860-1911) konpositoreak omenduko dituzte. Hitzordua Bilboko Euskalduna Jauregian da, 20:00etan. Bigarren emanaldi bat ere eskainiko dute ostiralean, ordu berean.

Günter Neuhold orkestra zuzendariak prentsaurrekoan jakinarazi duenez, Halffterren 80. urtebetetzea ospatu, eta Albeniz eta Mahler konpositoreen jaiotzaren 150. urteurrena gogoratu nahi du BOSek kontzertu hauekin.

Cristobal Halffterren ''''Halfbeniz'''' lanarekin hasi da kontzertua. Halffter bera egon da kontzertuaren aurkezpenean, eta, bertan esan duenez, ''''orkestrarentzat sortutako divertimentoa'''' da ''''Halfbeniz''''. Egile beraren ''''Tiento de primer tono y batalla imperial'''' lana ere izango da entzungai bihar Euskaldunan. Bi pieza hauekin, BOSek omenaldia egin nahi dio Espainiako konpositore eta pianista handiari, askorentzat egungo musika esparruan izen handienetako bat den musikagileari. ''''Concierto para piano'''' lanarekin Musikaren Sari Nazionala lortu zuen Halffterrek 1953ean.

Denboraldiaren lehen kontzertu honetan beste bi pieza ere joko ditu BOSek: Albenizen ''''Evocación, Lavapiés y Triana'''' lana eta Gustav Mahlerren ''''Titán'''' sinfonia.

Bideoak (1)