Itxi

Musika topagunea

Audience eta Elkano Browning Cream, Cadizeko Monkey Week jaialdian

Erredakzioa

Euskadiko Soinuak, euskal musika sustatzeko bultzatzen duen programak, lau euskal artista aurkeztuko ditu urriaren 12ra arte Cadizek hartuko duen indie musika jaialdian.

Cadizeko Puerto de Santa Maria hirian izango den Monkey Week indie musika jaialdira lau euskal artistak eramango ditu Euskadiko Soinuak, euskal musika sustatzeko bultzatzen duen programak. Hitzordua urriaren 12ra arte izango da aipatu hirian eta bertan, Maite Arroitajauregiren proiektua den Mursego talde originala, Audience gernikarrak eta Ainara LeGardon musikagilea arituko dira zuzenean. Gainera, Elkano Browning Cream taldearen kultura desberdinetako jazzak ere girotuko ditu Cadizeko gauak.

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak suspertutako Euskadiko Soinuak ekimenak lehen aldiz parte hartu du aurten musika azoka honetan. Cadizeko Puerto de Santa Maria hiriak hartuko du Monkey Week musika jaialdia, esan bezala, urriaren 12ra bitartean.

Albisteak (3)