Maiatzaren 25etik 29ra
Primavera Sound 2011 jaialdiko lehen hamar taldeak baieztatu dituzte
Erredakzioa
Ariel Pink's Haunted Graffiti, Blank Dogs, Broadcast, Comet Gain, Dan Melchior und Das Menace, The Fiery Furnaces, Half Japanese, Papas Fritas, Sonny & The Sunsets eta Triángulo De Amor Bizarro dira.
2011ko Primavera Sound jaialdiko kartela hasi da osatzen. Antolakuntzak gaur eman ditu jakitera lehen hamar artisten izenak. Honako hauek izango dira aurten Bartzelonako musika jaialdi ezagunean: Ariel Pink''s Haunted Graffiti, Blank Dogs, Broadcast, Comet Gain, Dan Melchior und Das Menace, The Fiery Furnaces, Half Japanese, Papas Fritas, Sonny The Sunsets eta Triángulo De Amor Bizarro. Jaialdiaren foroko erabiltzaileek beraiek aukeratu dituzte hamar talde hauek, antolakuntzak bertan antolatu duen inkesta baten bidez.
Datorren urtean Poble Espanyoleko eremua berreskuratuko du jaialdiak, eta bertan egingo dira jaialdiaren hasiera eta bukaera (maiatzaren 25ean eta 29an). Maiatzaren 26ko, 27ko eta 28ko kontzertuak, aldiz, Bartzelonako Forumeko parkean izango dira, ohi bezala.
ABONUAK, PREZIO MERKEAGOAN
Gaur hasi dira 2011ko Primavera Sounderako txartelak saltzen, bertan izango direla baieztatu duten artista eta talde batzuen izenak kaleratzearekin batera. Txartel orokorrak 99 euroko prezioa du (gastuak aparte), lehen 1.000 erosleentzat.
Salmenta-puntuak hauek dira: Codetickets, Servicaixa, PayPal, Seetickets UK, Fnac Frantzia eta CD Drome dendak (salmenta tokien inguruko informazio gehiago, primaverasound.com webgunean).