Rocka
Koma taldea bueltan da
N.V. | eitb.eus
Metal eta rockeko nafar taldeak udazkenerako iragarri duen itzulera bira Bilbora eta Iruñera iritsiko da.
Koma taldea agertokietara itzuliko da, sei urtez geldirik egon eta gero, “La fiera nunca duerme” biran. 1995ean sortutako taldeak 8 disko kaleratu zituen 2012an ibilbidea bukatutzat eman zuen arte.
Orain, “elkarrekin jotzeko gogoak taldea berriz elkartzea ekarri du”, eta bira berriko lehen datak iragarri dituzte.
2008/11/03 BILBO @ Kafe Antzokia
2018/11/17 MADRIL @ Mon Live
2018/11/24 ZARAGOZA @ Oasis Club Teatro
2018/11/30 BARTZELONA @ Razzmatazz
2018/12/01 VALENTZIA @ Moon Valencia
2018/12/08 SANTIAGO @ Sala Capitol
2018/12/28 IRUÑEA @ Zentral
Komak metala eta rocka uztartu zituen, hitz kritiko, umoretsu eta zorrotzekin, eta bidean utzi zituen, esaterako, ‘Mi jefe’, ‘El pobre’, ‘Bienvenidos a degüello’, ‘Tío Sam’, ‘La almohada cervical’ eta ‘Aquí huele como que han fumao’ kantuak.
Sarrerak salgai daude dagoeneko.