Itxi

Ekainak 29 eta 30

BBK Music Legendsek kartela itxi du John Cale, Siniestro Total eta Dead Broncorekin

Leer en Castellano

Motxila 21 eta Moonshakers euskal taldeak ere izango dira Sondikan, ekainaren 29 eta 30ean, kartelburu gisa Jeff Beck, Mavis Staples, Glenn Hughes eta Steve Winwood izango dituen jaialdian.

John Cale Velvet Undergrounden sortzailea Sondikako jaialdian egongo da

John Cale Velvet Underground mitikoaren sortzailea, Siniestro Total galiziar punk rockaren mitoak, Dead Bronco Getxon sortutako country, punk eta rock taldea “Driven by frustration” diskoa aurkezten, Motxila 21 hogeita bat kideko iruindar taldea (horietako 12k Down-en sindromea dute) eta MoonShakers Berangoko emakumeen taldea BBK Music Legends jaialdian izango dira, Sondikan, ekainaren 29 eta 30ean.

Artista horiek guztiek bat egingo dute kartelean aurretik iragarritakoekin: Jeff Beck, Steve Winwood, Wilko Johnson, Glenn Hughes, Mavis Staples, Ana Popovic eta Gari eta Maldanbera. Egitaraua, beraz, honela geldituko da:

Ostirala, ekainak 29

Steve Winwood

Mavis Staples

Wilko Johnson

Gari & Maldanbera

Siniestro Total

Larunbata, ekainak 30

Jeff Beck

John Cale

Glenn Hughes

Ana Popovic

Dead Bronco

Motxila 21

MoonShakers

Bi eguneko bonua 95 euroan izango dira salgai, eta eguneko sarrerak, ostiral zein larunbaterako izan, 55 euroan (gehi gastuak). Jaialdiaren webgunean eta Kutxabanken kutxazainetan eros daitezke txartelok.

Albisteak (3)