Itxi

Astelehenean

Pablo Milanes, Bilboko Campos Eliseos Antzokian

Erredakzioa

2009an hasitako birarekin iritsiko da Bizkaiko hiriburura. Taula gainean Buena Fe bikotea izango du lagun.

Pablo Milanes musikaria Bilboko Campos Eliseos Antzokian izango dugu gaur. Emanaldia 20:30ean hasiko da, eta abeslariaren doinu ezagunak izango dira entzungai: ''''Yolanda'''', ''''La Carretera'''', ''''El Naranjo del Patio'''' eta ''''Ámame como Soy'''', besteak beste. Taula gainean Buena Fe bikotea izango du lagun, 2009an hasitako biraren beste zuzeneko bat eskaintzeko.

Kubako Nueva Trova mugimenduaren sortzaileetako bat, 1968an Protesta Abestiaren Zentroko kide izan zen Pablo Milanes Ameriketako Etxean. XX. mendeko 70eko hamarkadan, gainera, Kubako Arte eta Zinema Institutuko (ICAIC) Soinu Saiakuntzarako Taldean ere aritu zen.

Hainbat sari jaso ditu Milanesek, tartean 2005eko Musika Sari Nazionala eta bi Grammy Latino, Como un campo de maíz eta AM/PM, líneas paralelas lanekin.