Apirilak 26-29
Tosta Banda, Hego Euskal Herriko hiriburuetan biran
eitb.eus
Apirilaren 26tik 29ra, Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Bilbon arituko da hizkuntza gutxitudun kulturetako hamar musikarik osatutako “aniztasunaren orkestra”.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Tosta Bandak, hizkuntza gutxituak dituzten hainbat eskualdetako hamar musikari eta abeslarik osatutako taldeak, bira egingo du Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Kukai dantza taldeko dantzariak eta Kornuallesko dantzari bat lagun, apirilaren 26tik 29ra.
Apirilaren 26an, Gasteizko Principal antzokian taularatuko dute Tosta ikuskizuna; apirilaren 27an, Gayarre Antzokian, Iruñean; 28an, Kursaalen, Donostian; eta apirilaren 29an, Arriaga antzokian, Bilbon.
eitb.eus-ek sarrerak zozkatuko ditu Iruñeko eta Donostiako kontzertuetarako.
Euskal Herriko, Galiziako, Eskoziako, Galesko, Frisiako, Irlandako eta Kornuallesko artistek kantu tradizionalak berrasmatu dituzte, antolatzaileen hitzetan, beren instrumentu, estilo, erritmo eta dantzak uztartuz “indar bisual eta musikalez beteriko ikuskizun paregabea eskaintzeko”.