Itxi

Saria

Kulturaren Viana Printzearen Saria, Iruñeko Ganbera Abesbatzarentzat

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Nafarroako Gobernuak banatzen duen saria emateko ekitaldia maiatzaren 26an egingo dute, Erriberriko gazteluan.

Saria maiatzaren 26an jasoko dute. Argazkia: Marta Cantos.

Iruñeko Ganbera Abesbatzak, 1946an Luis Morondok sortutako koruak, jasoko du Kulturaren Viana Printzearen Saria aurten.

Zortzi hautagaiak aztertu eta gero hartu du erabakia epaimahaiak, abesbatzaz gain hautagai baitziren Gregorio Monreal historialari eta legelaria, Tomas Yerro idazle eta irakaslea, Atena Fundazioa, Fermin Balentzia musikaria, Sagrario Aleman irakasle eta euskaltzaina, Ramon Macias ikertzaile, margolari eta musikaria eta Daniel Baruc idazlea.

Saria emateko ekitaldia maiatzaren 26an egingo dute, Erriberriko Errege Gazteluan.

Teresa Catalan Nafarroako Kultura Kontseiluaren musika arloaren bozeramaileak azaldu duenez, abesbatzak “merezimendu zinez garrantzitsuak” egin ditu saria jasotzeko, “72 urtez jarraian herritarren alde lan eginda”. Bestalde, Ana Herrera Nafarroako Gobernuaren Kultura kontseilariak taldeak  abangoardia musikalaren bidetik egindako apustua azpimarratu du, eta elkartearen artxiboa goraipatu.