Itxi

Heavy metala

Judas Priest taldeak agur esango du 2011n

Erredakzioa

40 urteko ibilbidea izan eta gero, Europan barna ekainean egingo duten bira batekin agur esango du taldeak, euren atari ofizialean iragarri dutenez.

40 urte baino gehiago bere musika munduko txoko guztietara eraman ostean, Judas Priest-ek (heavy metaleko historiako talderik garrantzitsuenetariko bat) 2011n agur esango duela iragarri du. Taldeak bira bat egingo du banandu baino lehen.

Webgune ofizialean azaldu dutenez, ''Epitaph Tour'' izena izango du birak, eta munduko hiri handienetatik igaroko da. "Heavy metalaren sinonimoa" izatea ahalbidetu dioten soinuak joko ditu Britainia Handiko taldeak. Bira Europan hasiko da eta dagoeneko zenbait jaialditan parte-hartzea baieztatu du taldeak: Suedian, Finlandian, Danimarkan, Frantzian, Italian, Belgikan, Britainia Handian eta Alemanian. Ondorioz, Espainian ez dago momentuz emankizunik.

Rob Halford abeslaria da taldeko burua, 40 urteko ibilbide horretan aurpegirik ezagunena baita. K.K. Downing (1968tik gitarra), Glenn Tipton (gitarra), Ian Hill (baxu-jotzailea hasieratik) eta Scott Travis (bateria-jotzailea) dira taldeko gainerako kideak.