Itxi

67 urte zituen

Enrique Morente abeslaria hil egin da

Erredakzioa

Hil-kapera SGAEren egoitzan jarri dute.

Enrique Morente hil egin da. Garun-heriotza egoeran zegoen igandetik, ebakuntza baten osteko arazoek eraginda, eta azkenean astelehen arratsaldean zendu zen, 97 urte zituela.

Gaur arratsaldean jarri dute hil-kapera, SGAEren egoitzana. Abenduaren 4an ebakuntza egin zioten Madrilgo Luz klinikan, ultzera baten ondorioz. Bi egun geroago, zainketa berezien unitatera eraman zuten, eta hilaren 6an beste ebakuntza bat egin zioten. Egoera "oso larria" izan du azken egun hauetan.

Ángeles González-Sinde Kultura ministroak atsekabea agertu du Morenteren heriotza dela-eta: ''''Kolpe latza da flamenko munduarentzat'''', esan du. ''''Ez bakarrik musika mailan maisua zelako, baita utzitako hutsuneagatik, Antonio Gades dantzariak utzitakoaren tankerakoa'''', gaineratu du.

Granadako Albaicín auzoan jaio zen, eta abenduaren 25ean 68 urte bete behar zituen. Flamenko munduan artista berritzailea genuen Morente, eta etengabe aritu zen adierazpide berrien bila. Arte Ederretako Urrezko Dominarekin saritu zuten abeslariaren grina bizi hori. Aurora Carbonell dantzariarekin ezkondu zen, eta hiru alaba izan zituzten. Estrella Morente abeslari ezaguna da bere alabetako bat.

Enrique Morentek datozen egunetarako Donostian, Bilbon, Iruñean eta Gasteizen aurreikusita zituen kontzertuak bertan behera gelditu ziren joan den astean. El barbero de Picasso azken lana aurkezteko etortzekoa zen Morente geurera. Abenduaren 12an Donostiako Kursaal aretoan zuen hitzordua; hurrengo egunean Bilboko Arriagan, hilaren 15ean Iruñeko Gayarre Antzokian eta abenduaren 16an Gasteizko Principal Antzokian.

Albisteak (2)

Bideoak (1)