Itxi

Ekainerako iragarrita

Jorge Drexlerrek bertan behera utzi ditu 2011ko Euskadiko kontzertuak

Erredakzioa

"Ustekabeko agenda-arazoak" dituela argudiatu du abeslari uruguaitarrak. Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean zuzenekoak hitzartuta zituen.

Jorge Drexler abeslariak bertan behera utzi ditu 2011 urterako EAEn eta Nafarroan iragarrita zeuden kontzertuak. Emanaldi hauek datorren urteko ekainerako hitzartuta zituen: ekainaren 6an Donostiako Kursaalen, 7an Bilboko Campos Eliseos Antzokian, 8an Iruñako Baluarten eta 9an Gasteizko Principal Antzokian.

"Hartutako konpromiso desberdinak bateratzeko ustekabeko agenda-arazoak" dituela argudiatu du Drexlerrek. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera zuzenean aritzera zihoan abeslari uruguaitarra, Klasikat izeneko zikloaren barnean.

Sarreren diruaren itzulerari dagokionez, Kutxako, BBK-ko, ServiCaixako eta Caja Vitaleko zerbitzu anitzeko kutxazainen bidez erosi baduzue, zuzenean egingo zaizue diruaren itzulera. Antzokietako txarteldegietan erosi dituztenek, bertara jo beharko dute dirua berreskuratzeko.