Musika
Donostiako Piano lehiaketaren edizio berri bat, martxoan
Erredakzioa
Hiru sailetan izena emateko aukera dago, 2011ko otsailaren 4ra arte.
Donostia Kulturak, Musikenerekin eta Euskal Herriko Goi mailako Musika Ikastegiarekin batera, 2011ko martxorako deitu du nazioarteko piano lehiaketaren edizio berri bat. Izen-ematea irekita dago, 2011ko otsailaren 4ra arte.
Ehunka profesional eta piano ikasle izango dira martxoan Donostian. Esan bezala, 2011ko martxoan izango da lehiaketa eta hiru sailetan banatuko dituzte partehartzaileak:&' || 'nbsp;Erdikoa 3, Goi-mailakoa 1 eta Goi-mailakoa 2. Hau da, 17 eta 26 urte bitartean.
Nazioarteko oihartzuna izango du ekitaldiak eta nazioarteko zein nazio mailako babesa jasoko du, aurreko 16 ediziotan egin duten bezala.