Itxi

Aurkezpena

Musika Gela proiektuaren programazioa aurkeztu du Euskadiko Orkestrak

Erredakzioa

Hogeitasei ekintza musikal egongo dira Musika Familian, Eskola-haurrentzako Kontzertuak, Egoitzara bisitak, Ikastetxeetan Tailerrak eta Entsegu Irekiak zikloak egingo dituzte.

Musika Gela Euskadiko Orkestrako Hezkuntza Departamentuak sortutako ekimena da. Familia eta etxeko txikienei musika klasikoa gerturatzea bilatzen duen proiektua da. Bere baitan antolatzen dituzten ekintzen artean, Musika Familian, Eskola-haurrentzako Kontzertuak, Egoitzara bisitak, Ikastetxeetan Tailerrak eta Entsegu Irekiak zikloak aurkitzen dira.

Duela hamabost urte martxan jarri zuten Musika Familia zikloan, Donostiako Kursaal Fundazioarekin eta Gasteizko Udal Antzoki Sarearekin koprodukzioan lan egin dute. Hauek dira eskainiko dituzten kontzertuak: Fagota, zuraren xuxurla; Soinutik... bihotzera; Bat guztiontzat eta guztiok batentzat, eta Barrokoa, historiari begirada bat. Kontzertu hauek hasi baino ordubete lehenago, Sentsibilizazio Tailerrak egingo dira haurrek kontzertua hobeto ulertu dezaten.

2011ko maiatzaren 10, 11 eta 12an Eskola-haurrentzako kontzertuak egingo dituzte. Barrokoa, historiari begirada bat deitzen den proiektuan, XVI, XVII eta XVIII. mendeetan barrena bidaiazeuko aukera egongo da Purcell, Albinoni, Vivaldi, Telemann, Bach eta Haendel bezalako autoreen obren bitartez.

Berrikuntza bezala, aurten Entsegu Irekiak antolatuko dituzte. Lehenengo Entsegu Irekia datorren otsailak 17, arratsaldeko 16:00etan ospatuko da Donostiako Kursaal Auditorioan. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa pezoian eta Malandain Ballet Biarritz eszenatokian, biek bat egingo dute Thierry Malandain-en koreografiarekin eta Eduardo Portalen musika-zuzendaritzapean eskainiko duten Magifique ikuskizunean.