Itxi

Igande arratsaldean

Musika eta dantza ikuskizuna, Korrontziren eta Oinkariren eskutik

Erredakzioa

Folk taldeak eta euskal dantza taldeak 'Infernuko hauspoa' lanaren abestiak taularatuko dituzte Donostiako Victoria Eugenia Antzokiaren oholtza gainean.

Infernuko hauspoa izenburuko lana, DVD formatoan, kaleratu zuten2010ean Korrontzi folk bandak eta Oinkari euskal Dantza Taldeak. Bi urteetan zehar landutako lan honek "euskal musika eta dantza herrikoia gaurkotzea" zuen helburu. Orain, publikoaren aurrean taularatzeko ordua heldu zaie eta horren harira, igande arratsaldean Victoria Eugenian eskainiko duten ikuskizuna.

Emanaldi berezi hura musikaren eta euskal dantzaren arteko bat-egitea da. Korrontzi folk talde bizkaitarrak doinuak jarri dizkio proiektu honi. Villabonako Oinkari Dantza Taldeak, berriz, musikarekin bat datozen dantza herrikoiak prestatu ditu.

Hitzordua igande arratsaldean izango da, 19:00etan, esan bezala, Donostiako Victoria Eugenian. Txarteldegian erositako sarrerak 15 eurotan jarri dituzte salgai eta aldez aurretik erosten badira, 12 eurotan.