Iragarpena
Wilco taldekoek diskoetxe propioa sortu dute
Erredakzioa
Chicagoko bandak dBpm Records zigiluarekin kaleratuko ditu aurrerantzean lan berriak.
Wilco taldekoek diskoetxe propioa sortu dute. Chicagoko rock bandak dBpm Records zigilua jarri du martxan, eta bertan kaleratuko dituzte aurrerantzean beren diskoak.
[Pias] Spainek ohar batean aurreratu duenez, Easthamptonen (Massachussets) izango du egoitza diskoetxe berriak. Tony Margherita taldearen managerrak zuzenduko du zigilua, eta ANTI- Recordsen esku egongo dira banaketa eta bestela zerbitzuak.
Egun Wilco (The Album) (2009) diskoaren jarraipena grabatzen ari dira Wilco taldekoak. The Loft euren estudioan bertan ari dira lanean, eta aurki ekingo diete lanaren zuzeneko aurkezpenei.
Donostian izango ditugu Wilco taldekoak
Jeff Tweedy kantariaren Espainiako azken bira antolatu zuen Musica es Amor kontratazio agentziak ziurtatu duenez, talde estatubatuarra urriaren 29an arituko da Gipuzkoako hiriburuko Kursaal jauregian.