Itxi

Urriak 26 eta 27

M.I.A. ez da BIME Live jaialdian izango

eitb.eus

Leer en Castellano

Artistak bertan behera utzi du BEC Barakaldoko erakustazokan urriaren 26 eta 27an egingo duten jaialdian eman behar zuen kontzertua.

MIA

M.I.A. artistak bertan behera utzi du BIME Live jaialdian eman behar zuen kontzertua, Last Tour jaialdiaren enpresa antolatzaileak azaldu dutenez, “bere agendan aurreikusi gabeko arrazoien ondorioz ezingo baitu emanaldirik egin”. Jaialdiko arduradunak lanean ari dira “ahalik eta ordezko onena eskaini ahal izateko”.

BIME Livek hamarna artista eramango ditu BECera urriaren 26 eta 27an: Aphex Twin, Editors, Slowdive, Belako, MGMT, Nina Kraviz...