Onarpena
Ville de Baiona saria jaso du Maite Idirinek
Erredakzioa
Iparralden euskal kulturaren edo zientziaren alde lan egin dutenak saritzen dituzte 2000. urtetik.
Maite Idirin bizkaitarrak Eusko Ikaskuntzaren Ville de Baiona Ohorezko Saria jaso du, hiri horretako udaletxean. Iparralden euskal kulturaren edo zientziaren alde lan egin dutenak saritzen dituzte 2000. urtetik.
2010. urtean, Maite Idirinentzat izan da saria bere ibilbide musikal luzea saritzeko. Horrela jakinarazi du Miravalleseko udalak agiri batean, bertan jaio baitzen Idiri. 2008an, Miravalleseko udalak Maite Idirin omendu zuen, musika munduari eskainitako 40 urteak direla medio.
1943an jaio zen eta 1973an Donibane Garazira egin zuen. Euskalerria Laukotearekin eta Baionako ganbera taldearekin aritu da, besteak beste.