MTV Music Week
MTVk Bizkaian antolatu dituen kontzertu guztien ordutegiak
EITB.EUS
Astelehen honetatik azaroaren 4ra, alegia, MTVren sari-banaketa egunera, hainbat kontzertu hartuko dituzte Bizkaiko zenbait udalerrik: Bilbok, Barakaldok, Durangok eta Getxok, hain zuzen.
Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokan banatuko dituzte aurten, azaroaren 4an, MTV EMA Europe Music Awards sariak. Hitzordu hori baino lehen, AEBko telebista kateak kontzertuz jositako astea antolatu du Bizkaiko hainbat lekutan.
Urriak 29, Barakaldo
Urriaren 29an hainbat taldek bisitatuko dute Barakaldoko Herriko plaza. 17:00etan irekiko dituzte ateak; kontzertuak, baina 18:30ean hasiko dira.
18:30-19:00 Revolta Permanent
19:30-20:15 Iseo & Dodosound
20:45-21:45 Muchachito
22:15-23:15 La Pegatina
Urriak 30, Durango
Durangoko hitzorduari ere 17:00etan emango diote hasiera, ordu horretan irekiko baitituzte Landakoko ateak.
18:30-19:00 Aneguria
19:30-20:15 Brisa Fenoy
20:45-21:45 Nathy Peluso
22:15-23:15 Mala Rodriguez
Urriak 31, Miribillako Bilbao Arena pabiloian (kontzertuok Getxotik lekualdatu dituzte, eguraldi txarra dela eta)
Portu Zaharrean jende andana bilduko da, 18:30etik aurrera, han egongo diren kontzertuekin gozatzeko.
18:30-19:15 WAS
19:45-20:30 Belako
21:30-22:30 Wolf Alice
22:30-23:30 La Casa Azul
Azaroak 1, Bilbo
20:00-21:15 Los Planetas, Arriaga Antzokia
22:00 Lori Meyers, Kafe Antzokia
Azaroak 3, San Mames futbol-zelaia (Bilbo)
17:30 Ateen irekiera
19:30-20:00 Berri Txarrak
20:30-21:00 Crystal Fighters
21:00-22:00 Muse
Azaroak 4, BEC (Barakaldo)
21:00 Sarien banaketa