Itxi

'Music Legends'

Jethro Tull taldeko Ian Andersonek BBK Aretoan errepikatuko du gaur

Erredakzioa

Atzoko kontzertu arrakastatsuaren ostean, bigarrenez arituko da Jethro Tull taldeko partaidea. Sarrerak agortuta daude bigarren emanaldi honetarako ere.

Rock munduko hainbat izen handi hartuko ditu Bilbok 2011n. Ian Anderson Jethro Tull taldeko flautistaren txanda izango da gaur bigarrenez eta BBK Aretoan ere arituko da zuzenean ''Music Legends'' ekimenaren baitan. Ian Anderson ikusteko sarrerak agortuta daude.

Wilko Johnson, Dr. Feelgood taldeko jatorrizko gitarra-jotzailea aritu zen zuzenean. Bere doinurik pertsonalenak eskaini zituen, talde txiki batentzat.

60ko hamarkada bukaeran eta 70eko hamarkada hasieran rock eta pop munduan izar handi izan ziren musikari entzutetsuenetako batzuk ekarri nahi dituzte Bilbora. Horrela, Ian Anderson eta John Mayallhandiekin batera, Albert Lee eta Marianne Faithfull ere arituko dira BBK Aretoan.


Albisteak (3)

Bideoak (3)