60 kontzertu baino gehiago
Mozart protagonista, Musika-Música jaialdiaren hamargarren edizioan
Erredakzioa
66 kontzertu hartuko ditu Bilboko Euskalduna Jauregiak igandera bitartean. Nazioarteko hainbat taldek eta musikarik konpositore ezagunaren lanak joko dituzte.
Mozarten lan zabalaren errepasoa egingo dio aurten jaialdiak: sinfoniak, obra kontzertantea, ganbara musika, errezitaldiak... izango dira entzungai. 800 musikari gaztek hartuko dute parte kontzertuetan, musika klasikoaren izar handiekin batera.
Sarreren prezioa 5 eta 9 euro bitartekoa da, eta otsailaren 21etik aurrera izango dira salgai, Bilbao 700 Fundazioaren egoitzan, BBKren orotariko kutxazainetan, bbk.es webgunean, 944 310 310 telefonoan, Euskalduna Jauregiko leihatiletan eta euskalduna.net webgunean.
Hamargarren urteurrenaOrain hamar urte jaio zen Musika-Música jaialdia, musika klasikoa herritarrei hurbiltzeko helburuarekin.