Errekuperazio prozesuan
Kepa Junkera Gurutzetako ospitalera eraman dute
eitb.eus
Musikariak ia bi hilabete egin ditu Belgikan ospitaleratuta, bertan iktusa izan eta gero. Errekuperazio prozesuan dago.
Kepa Junkera trikitilaria Euskal Herrian dago atzodanik. Bart ekarri dute Barakaldora, Gurutzetako ospitalera.
Ia bi hilabete dira Junkerak iktusa izan zuela, Ganten kontzertu bat eman behar zuela-eta Belgikan zegoenean. Harrezkero, bertan izan da ospitaleratuta, atzora arte.
Musikaria Gurutzetako Ospitalean artatzen hasi dira, eta osatze prozesuan dago.