Itxi

35. edizioa

Michel Camilo piano-jotzailea, Gasteizko Jazzaldian

Erredakzioa

Uztailaren 15ean eskainiko du kontzertua hiru Grammy sariren irabazleak. Giovanni Hidalgo, Danilo Pérez Trío, Kyle Eastwood eta Jamie Cullum ere arituko dira Gasteizen.

Uztailaren 10etik 15era bitartean egingo dute Gasteizko 35. Jazzaldia, eta doinu latinoek leku handia izango dute. Ostiral honetan hiru izen berri eman ditu jakitera antolakuntzak: Michel Camilo, Giovanni Hidalgo eta Danilo Perez musikariak Arabako hiriburuan izango ditugu aurten. Ruben Blades, Jamie Cullum eta Kyle Eastwood aurretik iragarrita zeuden izar handiei gehitzen zaizkie, beraz, hiru artista hauek. izen handiei gehitzen zaizkie, beraz, hiru artista hauek.

Aurtengo edizioan Miles Davisi egingo diote omenaldia. Uztailaren 16an izango da, maisuaren hiru ikasle handiren eskutik: Herbie Hancock, Wayne Shorter eta Marcus Miller.

Programa:
Astelehena, uztailak 11: gospel gaua, Craig Adams The New Orleans Voices taldearekin.

Asteartea, uztailak 12: Michael White Eric Claptonekin eta Paul Simonekin grabatu berri duen&' || 'nbsp;seikotea. Trombone Shorty Orleans Avenue taldekoek itxiko dute gaua.

Asteazkena, uztailak 13: Kyle Eastwood izango dugu Gasteizen. Clint Eastwood bere aitaren jazz diskoen tradizioa belaunaldi berrien eraginekin nahasten du. Kyle Eastwoodek, Michael Stevens bere taldekidearekin batera, hainbat film ezagunetako soinu bandak sortu ditu: Million Dolar Baby, Mystic River, Flags of our fathers, Letters from Iwo Jima, Gran Torino, Changeling eta Invictus pelikuletan aurkituko dugu bere musika. Jarraian, Nigel Kennedy biolin-jotzailea igoko da taula gainera. Biolinista klasikoen artean disko gehien saldu dituena dugu.

Osteguna, uztailak 14: Jamie Cullum izango dugu Gasteizen, berriz. Aurretik, José James izango da eszenatokian (joan den urteko programan sorpresa handienetako bat izan zen James).

Ostirala, uztailak 15: Rubén Blades eta Michel Camilo. Ruben Bladesek 20 disko baino gehiago ditu kalean, eta bertako arrakastak entzungai izango dira Gasteizen, Todos vuelven live azken lanean bildutakoak barne. Michel Camilo, bestalde, teknika bikaineko piano-jotzaile eta konpositorea dugu. Karibeko doinuak jazzarekin eta musika klasikoarekin maisuki uztartzen ditu.

Larunbata, uztailak 16: Miles Davisi omenaldia, Herbie Hancock, Wayne Shorter eta Marcus Miller handiekin. Danilo Perezek ere emanaldia eskainiko du larunbatean.



Albisteak (1)