Irailak 13 eta 14
Donostia Festibalak kartela itxi du Beret, Toteking eta Nerabe gehituta
eitb.eus
Donostia Hipodromoan irailaren 13 eta 14an egingo duten jaialdiko izarrak Natos y Waor izango dira ostiralean, eta Beret bera larunbatean. Iseo eta Gatibu ere egongo dira, besteak beste.
Donostia Festibalak bere kartela itxi du, Beret, Maikel Delacalle, Carlos Sadness, ToteKing, Ms Nina, Nerabe eta beste hogei bat talde gehituta.
Jaialdiak, gainera, taldeen eguneroko banaketa ere iragarri du, eta salgai daude dagoeneko egunez eguneko sarrerak, 35,20 euroko prezioan.
Horrela gelditu da kartela:
Ostirala, irailak 13:
NATOS Y WAOR/ LA PEGATINA/ MALA RODRIGUEZ/ CAROLINA DURANTE/ CARLOS SADNESS/ MS NINA/ LAGRIMAS DE SANGRE/ TREMENDA JAURIA/ IRA/ JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK/ KASKEZUR/ RUKULA/ BUDIN DJ/ MAKALA DJ SET/ P3Z DJ SET
Larunbata, irailak 14:
BERET/ AYAX Y PROK/ GATIBU/ ISEO & DODOSOUND WITH THE MOUSEHUNTERS/ TOTEKING/ MAIKEL DELACALLE/ BAD GYAL/ NERABE/ EL NEGRO/ MELENAS/ LA PLATA/ ANTIFAN/ DABADABA DJS B2B ATRACO NEGRATA/ BRAVA/ ATODAMADRE