Elkarrizketa
Nacho Vegas: 'Erresistentzia gehien trasmititzen duen diskoa da hau'
Arkaiz Villar
Erredakzioa
Asturiaseko bakarlaria gure artean izango da aste honetan: Bilbon, Gasteizen eta Iruñean aurkeztuko du 'La zona sucia' (Marxophone 2011) lan berria.
2001ean aurkeztu zuen ''Actos inexplicables'' bakarkako lehen diskoa Nacho Vegasek. Ordu arte asturiasko Manta Ray taldean aritu zen. Bakarlari bezala lau disko, zenbait E.P., beste hainbat Single; Enrique Bunbury eta Cristina Rosenvingerekin batera argitaratutako diskoak, eta Lucas 15 bezalako talde paraleloen ondotik, ''La zona sucia'', Marxhopone 2011, argitaratu du. Bilbon, (ostegunean, Kafe Antzokian), Gasteizen (ostiralean, Jimmy Jazzen) eta Iruñean (larunbatean, Movie aretoan) izango da.
Zure jarraitzaile asko Lehen Formularen zale amorratua zarela jakitean arritu egingo dira. Horrenbeste, diskoaren titulua bera ere txapelketa horretatik datorrela.
Ba ez dakit zer esan, Cadavedoko&' || 'nbsp; itsas trikua gustatzen zaidan beste jakitean harrituko direla imajinatzen dut. Leku ezberdinetara iristeko beharrezko hasierako puntu petsonala besterik ez da.
Nire adiskide batek sufrimenduan aurkitzen duela inspirazioa dio. Badirudi zure disko berria ez dela aurrekoak bezain mingarria.
Ez dut uste hori horrela denik. Sufrimenduak geldiarazi egiten zaitu, nahiz eta distantzia hartzen duzunean lagundu diezazuken inpsiratzerako orduan. Sufritzeak ez du inspiratzen, baina bai sufritu izanak. Niretzat abesti berri hauek dira inoiz idatzi ditudan mingarrienak, hala ere inoiz baino distantzia gehiago hartu dut oraingoan.
Zure diskorik positiboena dela pentsatzen jarraitzen dut.
Nire disko guztiak dira positiboak, edo hori espero dut. Uste dut erresistentzia gehien trasmititzen duen diskoa dela hau.
Kitarra gutxiago erabili dituzu lan berri honetan, teklatu, piano eta akordeoiek pisu handiagoa dute.
Abraham Bobaren eragina da hori, taldean garrantzi berezia hartu duen luxuzko musikaria. Lehen Xel-ek hartzen zuen konponketen pisua eta orain bien arteko elkarrizketa batean bilakatu da lan hori.
Desamodioari buruzko imno batean bilakatzen da ''Taberneros'' abestia. Bertan, Pauline en la playa taldeko kideen laguntza eta haur batzuen laguntza izan duzu koruetan Leonard Cohenen kutsua lortuaz.
Asturiasko Dulcamara taldearen bilduma batean aurkitu nuen Llanes herriko albiste tradizional batean oinarritzen da. Abestia lantzeko bertso tradizional batzuk zirenak erabili nituen, gerora Martin López Vega poeta bikainarenak direla jakin dut.
''Reloj sin manecillas'' kantuak aura positiboa dauka, argia ikusi duzula dirudi.
Hau da hain zuzen ere lehen aipatutako minaren aurrean erresistentzia egiten duten abestietako bat.
Zure ibilbideko abesti osatuenetakoa aurkeztu duzu hemen: ''La gran broma final''.
Amaitu gabeko abestiak ikusten ditut nik honelakoetan, irekiak dauden kantuak. Horrela izan behar du idazterako orduan egoera nahasti eta mingotsetatik abiatzen zarenean.
''Marxophone'' Refree, Fernando Alfaro eta zu bezalako abeslarientzat irtenbide bikainean bilakatu da.
Egia esan bai. Gauza askok batzen gaitu Raúl, Fernando eta niri. Marxophonen ideia eratzen ari zen bitartean, haiek nire egoera berdinean zeuden eta proiektura batu ziren. Gainera, Refree eta Fernandok (Raulek ekoiztu dio lan berria) argitaratuko dituzten diskoak ezin hobeak dira.
Euskal herrira itzuliko zara, zer eskainiko diguzu?
Disko berriko kantuak eskainiko ditugu. Gainera, orain arte zuzenean eskaini ez ditugun abestiak berreskuratuko ditugu. Birak ibaiak bezala dira, aldatzen doaz aurrera egiten duten heinean.