Uztailak 3-7
Madeleine Peyrouxek eta Andrea Motisek Getxoko jazz jaialdian parte hartuko dute
eitb.eus
Madeleine Peyroux estatubatuar abeslaria uztailaren 6an arituko da Muxikebarrin.
Madeleine Peyroux estatubatuar abeslaria eta Andrea Motis tronpeta-jotzaile katalana Getxoko 43. Jazzaldian izango dira, uztailaren 3tik 7ra.
Lehen jardunaldian, Andrea Motis (Bartzelona, 1995) 2017an ‘Emotional Dance’ bere lehen diskoarekin publikoa harritu zuen tronpeta-jotzaile eta kantaria arituko da.
Hilaren 6an, Madeleine Peyroux (1974; Athens, Georgia) abeslari arrakastatsuaren txanda izango da: besteak beste, Anthem kezka pertsonal, poetiko eta politikoak biltzen dituen bere azken diskoko kantuak joko ditu.
Ordainpeko kontzertuak Muxikebarri arte, kultura eta biltzar zentro berrian izango dira.