Itxi

Uztailaren 14an

Artista gehiago batu zaizkio Berri Txarrakek Kobetan egingo duen jaiari

N.V. | eitb.eus

Leer en Castellano

Uztailaren 14an Bilbao BBK Liveren esparruan egingo duten kontzertuan, Anari, Broken Brothers Brass Band, Aitor Gorosabel eta Nerea Urbizu izango dituzte lagun, besteak beste.

Uztailaren 14an hamabost bat gonbidatuk lagunduko diote hirukoteari. Argazkia: Gaizka Peñafiel.

Berri Txarrak taldeak informazio gehiago ematen jarraitzen du, aleka, uztailaren 14an, igandearekin, Kobeta mendian egingo duen kontzertuaren inguruan.

Hirukoteak emanaldi berezia eskaini nahi du Ikusi Arte agur biran egingo duen kontzerturik jendetsuenean, eta hamabost bat gonbidatu inguruan dituela joko duela aurreratu zuen.

Horietako bost nor izango ziren jakina zen (Matxet, Aiora Renteria, Leire Iseo, David Ruiz eta El Drogas), baina taldeak beste izen batzuk iragarri ditu gaur.

Zerrenda ez dago erabat itxirik, baina, dena ondo bidean, musikari eta talde hauek ere batuko zaizkio hirukoteari agertoki gainean, Bilboko kontzertuan: Anari, Broken Brothers Brass Band, Facu Díaz, Jurgi Ekiza (Willis Drummond), Ricky Falkner (Egon Soda, Love of Lesbian…), Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Toni Mejias (Los Chikos del Maíz, Riot Propaganda), Aritz Mendieta (Deabruak Teilatuetan), Karlos Osinaga (Lisabo), Marin Perarnau (Mucho) eta Nerea Urbizu (Ene Kantak, Katamalo).

Halaber, egun horretan hainbat jarduera izango dira kontzertuaren aurretik, eta Ahotseneak, berbarako, deialdi irekia egin du bertan joko duten talde eta bakarlariak aurkitzeko.

Albisteak (4)