Itxi

Jazza

Donostiako Jazzaldiak John Zorn sarituko du

eitb.eus

Leer en Castellano

Zornena ez ezik, jaialdiak Trinitate plazan joko duten Charles McPherson eta Houston Person beteranoen ibilbidea ere goretsiko du Donostiako musika jaialdiak.

Uztailaren 28an jasoko du saria musikariak

John Zornek jasoko du 2019ko Donostiako Jazzaldia saria, Jazzaldiaren 54. edizioan, “jazz garaikidean izan duen eragin sakonagatik esker onez”.

Heineken Jazzaldiak uztailaren 24tik 28ra egingo duen edizioa, berrogeita hamalaugarrena, aurkeztu du gaur, eta bost egunetan 115 emanaldi eskainiko dituztela azaldu dute antolatzaileek.

John Zorn Donostian izango da berriz aurtengoan, 2013ko Jazzaldian Masada Marathon ikuskizunak lortutako arrakasta itzelaren ondoren. Oraingoan, Bagatelles Marathon aurkeztuko du, Kursaal auditorioan, bi saiotan, uztailaren 27an eta 28an.

Zornek uztailaren 28an, igandearekin, jasoko du Donostiako Jazzaldia saria, 17:30ean, agertokian bertan, bere bigarren kontzertuari ekin aurretik.

Zornek saria jasoko du, baina jaialdiak aurten Donostian joko duten jazzaren beste bi mito omenduko ditu: Charles McPherson, uztailaren 28an Trinitate plazan joko duen musikari beteranoa; eta Houston Person, egun bat lehenago joko duena.

Jazzaldiaren 54. edizioa Joan Baez eta Jamie Cullumek irekiko dute, Zurriolako hondartzako agertokian.

Albisteak (4)