Irailak 19-29
Dorian, Depedro eta Coti Getxo Sound Fest jaialdiaren bigarren edizioan
Agentziak | Erredakzioa
Bizkaitar jaialdiaren bigarren edizioa bi asteburuetan egingo dute, eta Los Coronas, Mabü eta beste hainbat ere arituko dira.
Dorian, Miss Caffeina, Depedro eta Coti arituko dira, besteak beste, irailaren 19tik 29ra Getxo Sound Fest jaialdiaren bigarren edizioak hartuko dituen bi asteburuetan.
Horiez gain, beste hamaika taldek joko dute, hala nola La Habitación Rojak, Los Coronasek eta Debajo del Paraguas, Mabü eta Fakeband getxoztarrek.
Jaialdiaren aurreko astean, kontzertu programa bat egingo dute Getxoko beste talde batzuekin: SuperAlfa!, Monos, Trampas, La West Bluegrass band, The Beatpunkers , Wicked Wizzard eta Swingtronics.
Lehen edizioan bezala, 3.000 lagunentzako esparrua prestatuko dute 4000 metro koadrotan, Areetako erdigunean.