Kargatzen...
Itxi

'Lagunartean'

20.000 lagunen artean esango dio agur Berri Txarrakek Bilbori

Mikel Dominguez | eitb.eus

Leer en Castellano

Zortzi orduko jaialdi berezia antolatu du Nafarroako taldeak Kobetamendin iganderako, 16:30etik aurrera. Beste musikariekin batera emango duten kontzertu handi batekin bukatuko da festa.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kapitulu berezia izango du Berri Txarraken agur bira ('etenaldi mugagabea' iragarri zuten), igandean 16:30etik aurrera, Kobetamendin (Bilbo). Egun horretarako 20.000 sarrera inguru saldu dituzte.

Emanaldi erraldoia antolatu du hirukoteak Ikusi Arte Tourrean. Kontzertu nagusiaz gain, bestelako kultur-proposamenak eramango dituzte Kobetamendira.

Zaleen gunea (16:30-20:30)

17:00 Erraia: Zirkua eta musika uztartzen dituen emanaldia.

18:00 Kolpez blai: Emanaldi osoan zehar energia, dantza eta mugimendua eskaintzen dituen Zo-Zongo taldearen ikuskizuna.

18:30 Trakamatraka: haur eta gazteei zuzendutako musika eta birziklapen-tailerra

18:30 Meeting Point: Asier Zabaletak zuzentzen duen Ertza konpainiaren dantza ikuskizuna.

19:30 Ez da kasualitatea: Bertso-saio musikatua. Alazne Untxalo, Nerea Ibarzabal, Miren Artetxe y Alaia Martin bertsolariekin batera Araitz Bizkai y Gari Otamendi musikariak arituko dira. Maite Berriozabal izango da gai-jartzailea.

• Ahotsenea (8 musika talderen kontzertu laburrak, 30 minutukoa, 2 agertokitan):

16:30 Atzapar (Nafarroa)

17:00 Larra Bideak (Nafarroa)

17:30 Diabolo Kiwi (Nafarroa Beherea)

18:00 Dukka (Gipuzkoa)

18:30 Natali (Gipuzkoa)

19:00 Huts (Bizkaia)

19:30 Patx & Run (Araba/Bizkaia)

20:30 Iont (Araba)

Berri Txarrak Lagunartean (21:00-23:30), gonbidatuak

• Anari Alberdi (ANARI)

• Iñaki 'Matxet' (SEGA SOUND KILLERS)

• BROKEN BROTHERS BRASS BAND

• Facu Díaz

• Jurgi Ekiza (WILLIS DRUMMOND, ERABATERA, EKIZA)

• Ricky Falkner (EGON SODA, LOVE OF LESBIAN, …)

• Aitor Gorosabel (SU TA GAR)

• Iseo (ISEO & DODOSOUND)

Toni Mejias (LOS CHIKOS DEL MAÍZ, RIOT PROGAPANDA)

• Aritz Mendieta (DEABRUAK TEILATUETAN)

• Karlos Osinaga 'Txap' (LISABÖ)

• Marti Perarnau IV (MUCHO)

Aiora Renteria (ZEA MAYS)

• David Ruiz (LA MARAVILLOSA ORQUESTA DEL ALCOHOL – La M.O.D.A.)

• Nerea Urbizu (ENE KANTAK, KATAMALO)

• Enrique Villarreal 'El Drogas' (EL DROGAS, BARRICADA)

Albisteak (5)

Bideoak (1)