Kontzertuak
Kalakanek 'Mendeala' aurkeztuko du Alexander Arkhincheevekin batera
eitb.eus
Aian, Bidaxunen, Arrasaten eta Hendaian eskainiko dituzte kontzertuak, uztailaren 20tik 26ra bitartean.
Uztailaren 20an, larunbatarekin, hasiko dute Kalakanek eta Alexander Arckhincheevek, Aian, Mendeala lana aurkezteko bira.
Birak uztailaren 21ean jarraituko du, Bidaxunen; 25ean, Arrasaten, eta 26an, Hendaiako Abadia jauregian. Emanaldiotan, euskal kultura eta Buriatiako Errepublikako (Siberia) kultura batuko dituzte musikaren bidez euskal taldeak eta asiar artistak.
Alexander Arkhincheev egungo Buriatiako kantari difoniko onenetakoa da, eta Buriatiako abesti zaharrak moldatzen eta doinu berriak konposatzen ditu.