Polemika
Musikeneko zuzendariak ez du dimisioa aurkezteko asmorik
Erredakzioa
Carmen Rodriguez Suso Musikeneko koordinatzailearen ustez, ez da kasualitatea dimisioak hauteskunde kanpaina egunetan gertatu izana.
Euskal Herriko Goi Mailako Musika Zentroan, Musikenen, tirabirak nabarmendu dira gaur ere. Dimititu duten Musikeneko 13 kidek atzo ikastegiko arduradunen kontra egindako kritiken ondoren, gaur zentro honetako buruak hitz egin du.
Carmen Rodriguez Susok esan du plantilaren berrantolaketak eta aurrekontuaren murrizketaren ondorio direla dimisioak. Bere esanetan, ez da kasualitatea hauteskunde kanpaina egunetan gertatu izana.
Koordinatzaileak ''''ustekabea'''' agertu du dimititu duten zuzendaritza taldeko 13 kideek atzo plazaratutako kritiken aurrean, eta ''''desleialtasuna'''' egotzi die ''''egungo kudeaketa lana hizkera dramatiko batekin zalantzan jartzeagatik''''. ''''Zuzendaritza beti agertu izan da prest Musikeneko edozein kiderekin beharrezkoak diren gaiak jorratzeko'''', gaineratu du.
Carmen Rodríguez Suso Musikeneko koordinatzaileak ez du dimititzeko asmorik, eta prentsaurrekora iritsi bezala joan da, ikasleen protestez inguratuta.