54. edizioa
John Zornek 2019ko Donostiako Jazzaldia Saria jaso du
Agentziak | Erredakzioa
“Gaur egun Amerikako Estatu Batuetan egiten den jazza ezin da ulertu Zornen inguruan dagoen musikariren baten parte hartzerik gabe”, arrazoitu dute antolatzaileek.
Your browser doesn’t support HTML5 video
John Zorn konpositore eta saxofonista estatubatuarrak 2019ko Donostiako Jazzaldia Saria jaso du igande honetan, Donostiako Jazzaldiaren 54. edizioan, “jazz garaikidean izan duen eragin sakonagatik esker onez”.
"Ohore handia da niretzat sari hau nire musikari gustukoenetako bati ematea", ziurtatu du Miguel Martinek, Heineken Jazzaldiko zuzendariak, saria emateko unean.
Bestalde, konpositore eta saxofonista estatubatuarrak eskerrak eman dizkie arduradunei, eta Donostiakoa Jazzaldia "munduko musika jaialdirik onena" dela azpimarratu du.
Heineken Jazzaldiak nabarmendu duenez, "izugarrizko balioa eta oihartzuna duten ehunka musikari biltzen dituen abangoardiako eszena baten konpositore, instrumentista eta katalizatzailea da”.
“Gaur egun Amerikako Estatu Batuetan egiten den jazza ezin da ulertu Zornen inguruan dagoen musikariren baten parte hartzerik gabe”, arrazoitu dute antolatzaileek sari hori emateko.
2013an bere Masada Marathon ikuskizunak lortutako arrakastaren ondoren, Bagatelles Marathon ikuskizuna eskainiko du Kursaal Auditorioan, bi saiotan banatuta, bata uztailaren 27an eta bestea uztailaren 28an. Donostiako Jazzaldia Saria bere bigarren kontzertua hasi aurretik jasoko du.
"Es un honor para mí entregar este premio a uno de mis músicos favoritos". Miguel Martín, director del Heineken Jazzaldia.
— Heineken Jazzaldia (@jazzaldia) July 28, 2019
"Quiero agradecer también este premio a Miguel Martín. Este es el mejor festival de música del mundo". John Zorn, Donostiako Jazzaldia Saria.#jazzaldia54 pic.twitter.com/ZIqtBK0h2H