MUSIKA
Asier Etxeandia Grammy Latino sarietarako izendatu dute, bideoklip luzeen atalean
EITB.EUS
Aktore eta abeslari bilbotarrak parte hartzen duen Mastodonte ikuskizunaren bideo bat aukeratu dute. Irabazleak datorren azaroaren 14an jakinaraziko dira Las Vegasen egingo den ekitaldian.
Asier Etxeandia aktore eta abeslari bilbotarra 2019ko Grammy Latino sarietarako izendatu dute bideo musikal luze onenaren atalean, Mastondonteren "Anatomía De Un Exodo" trilogiaren bideoarengatik.
Mastodonte Asier Etxeandiaren eta Enrico Babaro napolitar musikariaren proiektu musikal erraldoia da.
Grammy sarien irabazleak azaroaren 14an ezagutuko dira Las Vegasen sariak banatzeko egingo den ekitaldian.
Asier Etxeandiak jasoko du 2019ko Serantes saria Santurzine film laburren jaialdian
Bestalde, Asier Etxeandiak 2019ko Serantes saria jasoko du Santurzine film laburren jaialdian. Antolatzaileek aktore eta abeslari bilbotarraren ibilbidea aitortu nahi dute horrela; izan ere, zinema, antzerkia, telebista eta musika alorretan aritu da.
Saria emateko ekitaldia urriaren 19an izango da, Serantes Kultur Aretoan. Sarrerak eskuragai daude jada leihatilan.
Serantes sariak euskal zinemari lotutako pertsona bat aitortzen du, eta, besteak beste, hauek jaso dute aurretik: Itziar Lazkano, Anabel Alonso, Moriarti Produkzioak, Juanma Bajo Ulloa eta Felix Linares.