Itxi

Musikene auzia

Langile batzordeak Rodríguez Susoren dimisioa eskatu du berriro

Erredakzioa

Jose Maria Bretos Musikeneko langile batzordeko ordezkariak Eusko Jaurlaritzako batzordean adierazi duenez, egungo koordinatzaileak jarraitzen badu ez da esperantzarik egongo.

Jose María Bretos, Musikeneko langile batzordeko kidea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak sortutako komisioaren aurrean agertu da gaur. Bertan egin dituen adierazpenetan Hezkuntza sailak egindako proposamenak interesgarriak direla esan du, nahiz eta Carmen Rodriguez Suso Musikeneko egungo zuzendariaren dimisioa eskatu duen.

Ikasleek bere aldetik egungo koordinatzailearen dimisioa eskatzeko egiten ari diren grebarekin jarraitzen dute. Langile batzordearekin batera, egungo zuzendaritzaren gestioa ukatu dute.

Bretosek langile batzordearen jarrera azaltzeko talde ezberdinak proposatu ditu, Isabel Celaak zuzendutako Sailak Musikeneren antolakuntza osatzeko transisio garai bat planteatu ostean.

Batzorde gestore batek gidatuko du zentrua eta beste batzorde misto batek antolakuntzarako egingo diren proposamenak aztertuko ditu.

Kudeaketa hauetan parte hartzeko aukera interes eta gogo handiz hartu ditu langile batzordeak, nahiz eta Bretosek esan duenaren arabera ''arrazoizko zalantzak'' egon daitezke proposatutako bi batzorde hauen eraginkortasunaz. Batez ere, hauetan parte hartuko duten kideen aukeraketa Rodriguez Susok bideratzen baditu. Batzorde mistoak lan ''arduratsua'' egin beharko duela ere adierazi du.

Egungo koordinatzaileak jarraitzen badu esperantzarik ez dela egongo esan du eta ezinbestekotzat jo du honen dimisioa.

Ikasketa zentruaren orientazio akademikoa osatu eta hau lan eremura gerturatu beharra dagoela esan du. Zeregin akademikoa eta artistiko batuko dituzten irakasleek osatutako lan hitzarmena eskatu du.

Amaitzeko, egungo lan taldea estutu behar duten hala ez argitzea eskatu du.

Albisteak (3)

Bideoak (4)