Kontzertua, uztailean
Bon Jovi Donostian: 30.000 sarrera saldu dituzte dagoeneko
Erredakzioa
'Open Air Tour' musika biraren barnean, uztailaren 29an arituko da zuzenean AEBetako banda. Ikuskizunaz gozatzeko sarrerak oraindik salgai daude, 50 eta 250 euro bitartean.
Bon Joviren kontzertua Donostian ikusteko 30.000 sarrera saldu dituzte dagoeneko, produktorak jakitera eman duenez. Hala ere, zuzenekoaz gozatzeko aukera oraindik ere badago, Carrofourren, FNACen eta Ticketmasterren bitartez sarrerak salgai daudelako.
Hainbat salneurri dituzte sarrerok: pistakoek 50 euroko salneurria dute; harmailetako sarrerak 65 eta 75 euroren truke eros daitezke; 85 eurotan dira salgai Golden Circle sarrerak (sarrera bereziak, Bon Jovi taldea gertu-gertutik ikusteko agertokiaren ondoko pista zatian; eta 275 euroren truke lor daitezke "Diamond Ring Vip Experience" sarrerak (Vip Entrance and Location+Vip Merch Package). Salneurri horiei guztiei banaketa gastuak erantsi beharko zaizkie.
Sarrerak salgai jarri zituzten joan den azaroaren 11an. Donostiako bisita Estatuan eskainiko dituzten bigarren zuzenekoa izango da, izan ere, uztailaren 27an Bartzelonan izango da taldea.