Kontzertua
Duncan Dhu, berriz ere agertokietan
Erredakzioa
Bikotea banandu eta hamar urtera, Mikel Erentxun eta Diego Vasallo elkarrekin aritu ziren atzo Valladolideko Teatro Calderón antzokian
Duncan Dhu taldeko Mikel Erentxun eta Diego Vasallo elkarrekin aritu ziren atzo Valladolideko Teatro Calderón antzokian. Aurretik, bakarka argitaratutako azken diskoak aurkeztu zituzten.
Vasallok hasi zuen kontzertua,''Canciones en ruinas'' diskoko kantuak eskainiz. Gero, Erentxunek ''Detalles del miedo'' diskoko kantuak egin zituen. Bakarkako bi emanaldiak amaitutakoan, berriz, elkarrekin igo ziren oholtza gainera.
Besteak beste, Esos ojos negros, Pienso en ti eta Rosa gris abesti klasikoak eskaini zituzten. Atzoko emanaldia ''errepikaezina'' izan zela adierazi zuen Erentxunek kontzertuaren amaieran.
Duncan Dhuk hamar diskotik gora argitaratu zituen bere ibilbide osoan, eta 80ko eta 90eko hamarkadetan eragin handiko taldea izan zen.