2020ko ekainak 5 eta 6
Roger Hodgson Supertrampen sortzailea BBK Music Legendsen izango da
eitb.eus
Jaialdia ekainaren 5 eta 6an egingo dute, La Ola Sondikako zentroan.
BBK Music Legends jaialdiak Roger Hodgson Supertrampeko abeslariaren kontzertua hartuko du 2020an, ekainaren 5 eta 6an, “Breakfast in America” britainiar taldeko konpositore eta musikariak mundu mailan egingo duen biraren barruan.
Supertramp 1969an sortu zuten Hodgsonek eta Rick Davisek, eta 60 milioi disko baino gehiago saldu dituzte harrezkero.
Roger Hodgsonez gain, Joanna Connor (New York, 1962) blues rock gitarristak ere hartuko du parte jaialdian.