Itxi

Goi Mailako Musika Ikastegia

Izendatu dituzte Musikene kudeatuko duen batzordeko hiru kideak

Erredakzioa

Patricio Goialde izango da kudeatzaile akademikoa, Maria Alicia Gonzalezen esku egongo da giza baliabideen saila, eta Idoia Aguirre izango da ekonomia arloko arduraduna.

Musikene Goi Mailako Musika Ikastegia zuzenduko duen batzordeko hiru kideak izendatu ditu Isabel Celaá Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak.

Patricio Goialde izango da kudeatzaile akademikoa, Maria Alicia Gonzalezen esku egongo da giza baliabideen saila, eta Idoia Aguirre izango da ekonomia arloko arduraduna.

Izendapen hauekin ikastegiak bizi duen krisi egoerari aurre egin nahi diote, zuzendaritza taldeko 13 kidek dimisioa aurkeztu ondoren.

Carmen Rodríguez Suso koordinatzaile orokorrak Patronatuaren esku utzi du bere kargua, eta, Hezkuntza Sailaren ustez, horrek agerian utzi du ''''bere zintzotasuna eta bere zuzentasun morala''''. Rodríguez Susok, dena den, bere postuan jarraituko du, ''''Musikene berriz ere bideratzeko lanetan buru-belarri egindako lanagatik''''.

Albisteak (4)