Itxi

Kontzertuak

Manel zuzenean ikusteko aukera bikoitza

Erredakzioa

Kataluniako taldeak '10 milles per veure una bona armadura' azken diskoa aurkeztuko du gaur Bilboko Campos antzokian eta bihar Gasteizko Jimmy Jazzen.

Kataluniako taldeak 10 milles per veure una bona armadura azken diskoa aurkeztuko du, gaur Bilboko Campos antzokian eta bihar Gasteizko Jimmy Jazzen.

Bilbo eta Gasteizen arituko dira Manel Kataluniako taldeko musikariak gaur eta bihar gauean. 1976an Joan Manuel Serrat eta Lluis Llachek egin zuten bezala, katalanez abestutako disko bat (10 milles per veure una bona armadura) Estatuko disko salmenten lehen postuan jarri dute. Lan berria argitaratu zuten astean bertan, 10.000 ale saldu zituzten.

Guillem Gisbert, Martí Maymó, Roger Padilla eta Arnau Vallvé musikariek osatzen dute Manel laukotea, eta joan den abenduan grabatu zuten 10 milles per veure una bona armadura lan berria.

2008an egin ziren ezagun Manel taldeko mutilak, Els millors professors europeus aurreneko lanarekin. 30.000 ale saldu zituzten orduan, eta oso harrera ona izan zuten, kritika zein publikoaren aldetik.

Albisteak (1)