Itxi

Gaur gauean

Javier Vargas Blues Bandek hasiko du Getxo&Blues

Erredakzioa

Otis Taylor, Corey Harris, Devon Allman & Charmaine eta Charles Neville izango dira emanaldi nagusien protagonistak.

Getxoko Nazioarteko Blues Jaialdiak 23. edizioa egingo du gaurtik aurrera. Ekainaren 19a bitartean Algortako Biotz Alai plazan Otis Taylor, Corey Harris, Javier Vargas Blues Band, Devon Allman eta Charmaine eta Charles Neville izango dira. Emanaldi guztiak 21:00etatik aurrera egingo dituzte (igandean izan ezik, 20:00etan izango baita).

Gaur gauean hasiko da jaialdia musika-mota hau entzulego zabalera esportatzea lortu duen artista urrienetariko baten eskutik : Javier Vargas, hain zuzen ere. Musikari madrildarrak estilo propioa garatzea lortu du, blues latinoa alegia; soinu anitz uztartzen ditu erro afroamerikarra duen musikarekin.

Bihar&' || 'nbsp; jaialdiko egun nagusia izango da Otis Taylor-en eskutik; gaur egungo musika-eszenako artistarik garrantzitsuenetakoa, hain zuzen ere. Bere bluesak, erro afroamerikarretatik abiatuta, jazzaren eragina ere badu, hala soinu akustikoetan, nola erritmo elektronikoetan. Taylorrek beste artista handi bat izango du lagun, Corey Harris. Azken hori, 2001ean izan genuen Getxon, arrakasta handiarekin gainera. Sailkatzen zaila den artista dugu Corey Harris; izan ere, trebetasun handiz uztartzen ditu estilo desberdinak: blues, rythmblues, reggae, folk edota afrikar doinuak.

Azkenik, hilaren 19an, igandean, Blues Jaialdiko kontzertu handiekin bukatzeko, Charmaine Neville, Mardi Grasen erregina, ariko da bere aitak lagunduta, Neville Brothers taldeko saxofoi jotzaile Charles Neville mitikoa."New Orleans Mardi Gras" izeneko ikuskizunarekin dator abeslaria hiri horren musika tradizio onena ikus-entzuleei erakusteko.

Doako saioak

Biotz Alai plazako eskaintzaz gain, doako kontzertu bi izango dira Algortako the Piper''s Irish Pub lokalean; bertan, gaueko 23:00etatik aurrera izango dira saioak. Gaur gauean, Los Blues Morning Singers banda getxotarra, eskarmentu handiko talde elektroakustikoa, ariko da. Bihar, hilak 18, Maraya Zydeco soinu-jole asturiarrak cajun erritmoen bidez Louisianara eramango ditu zaleak.

Albisteak (1)