Itxi

12 abesti berri

Kepa Junkeraren disko berria, kalean

Erredakzioa

Euskal musikariaren disko berriak 'Ultramarinos & Coloniales' izenburua du eta Bilboko Alde Zaharreko janari-denda famatuen omenez egindako lana da.

Disko berria kaleratu du gaur Kepa Junkerak. Ultramarinos Coloniales izenburukoa, Bilboko Alde Zaharreko janari-denda famatuen omenez egindako lana nahi du izan. Kanta berriak konposatzeko inspirazioa eman diote denda hauek eta hauen jabeek.

Euskal abesti tradizionalen trilogiarekin arrakasta handia lortu ostean, berak idatzitzako 12 kantek osatzen dute lan berria. Estudioan bere ohiko taldearekin grabatu du eta euskal folka dute ardatza, doinu unibertsaletan ere murgiltzen bada ere. Kirmen Uribe idazlearen testu bat duen diskoa digipack formatuan jarriko dute salgai.

Ez dago artista gonbidatuen kolaboraziorik, horregatik diskoak bere "zigilua" du, baina "proposamen berriekin", egileak diskoaren aurkezpenean esan duenez. "Abesti errazak dira, baina melodia desberdinekin", adierazi du 2004an Folk Disko Onenari Grammy saria irabazi zuen trikitilariak.

Auzoetako denda txikiak ditu abiapuntutzat, itsasoz bestaldeko produktuak saltzen zituztela.


Albisteak (1)

Bideoak (1)