Itxi

Denboraldi hasiera

Uztailaren 1ean hasiko da Getxo Jazz, udako lehen jazz hitzordua

Erredakzioa

Besteak beste, Branford Marsalis, Chucho Valdés, Lee Ritenour, Dave Holland eta Aki Takase izango dira Getxon. Guztira 20 zuzeneko izango dira Getxo Jazz 2011 jaialdian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Uztailaren 1ean hasiko da Euskadiko jazz denboraldia, eta, urtero bezala, Getxoko Nazioarteko Jazzaldia izango da udako lehen hitzordua. Uztailaren 5era arte, Branford Marsalis, Chucho Valdes &' || ' The Afro-Cuban Messengers, Lee Ritenour, Dave Holland eta Aki Taksase New Blues Project musikari eta talde handiak izango dira jaialdi honen 35. edizioan. Guztira 20 zuzeneko egongo dira aurten Getxoko jazzaldian, Talde Lehiaketako eta Hirugarren Milurtekoa programako kontzertuak eta jam session emanaldiak gehituta.

Jaialdiaren lehenengo egunean, Aki Takase pianista japoniarra eta New Blues Project bere taldea arituko dira. Biharamunean, Lee Ritenour izango da Getxon, jazz-fusion estiloan gaur egun dagoen gitarra-jotzaile ospetsuenetako bat. Jazzaldiaren erdialdean, uztailaren 3an, Dave Hollanden boskotearen txanda izango da. Musika latinoa izango da erabateko protagonista uztailaren 4an. Chucho Valdes handia The Afro Cuban Messengers taldearekin izango da da geurean. Azkenik, uztailaren 5ean, Branford Marsalis musikariak amaiera ezin hobea emango dio aurtengo jazzaldiari.

Agertokiak
Urtero bezala, jaialdian lau saio izango dira eguneko. Biotz Alai plazan Talde Lehiaketako kontzertuak egingo dira, 21:00etan. Ondoren, 22:00ak aldera, egun bakoitzeko talde eta musikari nagusiak irtengo dira agertokira. Bestalde, Hirugarren Milurtekoa ataleko kontzertuak Algortako Geltokia plazan egingo dira, 19:00etan. Bertan, jazz talde gazteek musika mota honi ekarpenak egingo dizkiote, eta euren freskotasuna erakutsiko dute. Azkenik, Algortako The Piper''s Irish Pub tabernan jam session emanaldiak egongo dira, Biotz Alai plazako zuzenekoak bukatu eta gero (00:00etan).

Albisteak (1)

Bideoak (1)