Itxi

Uztailaren 5ean amaituko da

Chucho Valdes astelehen honetan izango da Getxo Jazz-en

Erredakzioa

Pianistak Algortako Biotz Alai plazan joko du The Afro-Cuban Messengers taldearekin. Jada agortu dira sarrera guztiak.

Chucho Valdes arituko da Getxon. Argazkia: EITB

Chucho Valdes pianista kubatarrak The Afro-Cuban Messengers taldearekin batera kontzertu bat emango du gaur Getxoko Nazioarteko Jazz Jaialdiaren 35. edizioan. Eguneko kontzertu nagusirako jada sarrera guztiak agortu dira.

Gaur egun, Chucho Valdesek munduko agerleku ospetsuenetan jotzen jarraitzen du, bere azken lana, Chucho´s Steps, aurkezten. The Afro-Cuban Messengersekin grabatu du eta 2011ko Grammy sarietarako izendatu dute.

Artista kubatarrak Algortako Biotz Alai plazan emango du kontzertua gaur, 22:00etan. Hori baino lehen, 21:00etan, Melquiades Quartet talde frantsesa izango da taldeen lehiaketan. 19:00etan Algortako Geltoki plazan Manel Camp pianista eta konpositoreak bere azken lana aurkeztuko du: Tangram.

Brandford Marsalis Quartet bihar izango da, uztailaren 5ean, Getxon.

Gainera, "Hirugarren Milurtekoa" ataleko doako kontzertuak ere izango ditugu oraindik entzungai. Algortako Geltoki plazan Santi Colomer Quartet izango da igandean, Manel Camp Quartet astelehenean eta Miguel Fernandez Quartet asteartean.