Itxi

Jazz denboraldia

Branford Marsalisekin, amaiera Getxoko Jazzaldiari

Erredakzioa

Wynton Marsalis ezagunaren anaia Algortako Biotz Alai enparantzan izango da, 21:00etatik aurrera.

Branford Marsalis. Argazkia: Getxo Jazz

Branford Marsalis, Wynton Marsalis musikari ezagunaren anaia, Getxon izango da gaur. Bere ibilbide profesionalarekin 80eko hamarkada hasieran hasi zen eta Art Blakeyko Jazz Messengersen egin zen ezagun.

Algortako Biotz Alai enparantzan izango da musikari estatubatuarra, 21:00etatik aurrera.

Saioak eman eta abestiak grabatu ditu jazzaren izen handi andanarekin, besteak beste, Miles Davis, Dizzy Gillespie, Herbie Hancock eta Sonny Rollins. Gainera, Stingekin bi urte igaro zituen biran eta grabazioan, eta The Tonight Show with Jay Leno musikalaren zuzendaria izan zen beste bi urtez, 90eko urteetan.

Bestalde, Chucho Valdés piano-jotzaile kubatarra izan zen atzo Getxoko XXXV. Nazioarteko Jazzaldian, The Afro-Cuban Messengers zazpikotearekin batera. Sarrerak agortu egin ziren.

Bestalde, "Hirugarren milurtekoa" izeneko doako emanaldiekin jarraitzen dute:&' || 'nbsp;Miguel Fernández Quartet izango da gaurko protagonista, Algortako Geltokiaren enparantzan.

Albisteak (1)